jueves, 11 de diciembre de 2014

Matxismoa eta Femenismoa

Askotan, erdibidea adierazteko bi mutur aipatzen dugu: adibidez, «ez naiz pobrea ez aberatsa», «ez naiz handia ez txikia» esaten dugunean, erdibidean gaudela adierazi nahi dugu, muturretatik urrun. Sistemak funtzionatzen du, ulertzen dugu gutxi gora behera esaldiak zer adierazi nahi duen, luzera zehatza, aurrezkien zenbatekoa edo jabetzaren pisua asmatzeko gauza ez bagara ere. 
 
Horregatik, hain sarritan «ez naiz matxista ez feminista» entzun edo irakurtzen dugunean, ulertu behar dugu esaldi horren atzean ezjakintasuna dagoela edo, bestela, norbaitek eragindako kutsadura gaiztoa. Esaldi hori botatzen duen pertsonak (gehienetan emakumezkoa, zoritxarrez) bitatik bat: ez daki zer esaten duen edo propio esaten du esaten duena. 
 
Jakin, guztiok dakigu matxismoa zer den, batzuetan jokaera bat matxista den ala ez erabakitzerakoan eztabaida sortzen bada ere. Funtsean, matxismoa gizonen lehentasuna aldarrikatzen duen ideologia da, gizonezkoak, berez, emakumeok baino gehiago direla pentsatzen duenaren dotrina guztiz hedatua.
Feminismoak, ordea, ez du inoren nagusitasuna aldarrikatzen. Alderantziz, feminismoa, hasiera hasieratik eta gaur arte, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna defenditzen duen ideologia da, berdintasuna, ez inoren lehentasuna. Ez du gizonen nagusitasuna beste batez trukatu nahi. Feminismoa erdibidea litzateke, sexu baten ez bestearen lehentasuna ukatzen duen ideologia. Beraz, «ni ez naiz matxista ez feminista» esaten duenak, esan nahi du emakumeen nagusitasunaren aldeko dela. Ez badu gizonezkoen lehentasuna aldarrika-tzen, ez bi sexuen arteko eskubide berdintasuna, orduan emakumeon nagusitasunaren aldeko da. 
 
Noski, ez du hori esan nahi, baina horixe da esaten duena, entzuleak edo irakurleak besterik uler-tzen badu ere. Zentzu horretan, hitz berri bat aukeratu behar litzateke muturreko ideologia hori adierazteko. Matxismo hitzak arkeria badu sinonimotzat, inor gutxik defendi-tzen duen beste mutur hori adieraziko duen hitzak «eme» elea behar luke hasieran. Horren alde daudenak dantza dezatela burua, ebazpena asmatu arte. 
 

miércoles, 3 de diciembre de 2014

Euskararen Eguna abenduaren 3an



 Euskararen egunak, hizkuntzaren ahozko transmisioak famili barruan duen garrantzia azpimarratu nahi du. Euskararen Nazioarteko eguna abenduaren 3an izaten da, frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azkenengo hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren; hau da, euskaraz.   1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik. Ondoren, euskararen nazioarteko eguna instituzionalizatu zuten.

lunes, 1 de diciembre de 2014

Hausnartzeko

Gure hezkuntzan zehar, ziur nago honelako esaldi narratsa zikina eta tentela entzun dugula noizbait, gure irakasle bati ahozkatzen.

 
"SOIS LA PEOR CLASE QUE HE TENIDO EN MI VIDA"

Egokia iruditzen zaizu umeen hezkuntzarako? Irakasle honen hitzak guk erabili behar ditugu?

Modulo astea

Aste hau modulu lana egiteko astea izanik, ez dugu izan I.K.T klaserik. Hala ere, esan beharra daukat modulu lanerako informazioa bilatzen hari nintzea hainbat gauz garrantzitsuekin topatu nintzela. Beraz, blogean zuekin partekatzeko  aukera ezin hobeagoa dela iruditu zait. 

jueves, 27 de noviembre de 2014

2014ko azaroak 27ko klase teorikoa eta praktikoa:


  Gaur 27 klase teorikoan hainbat aurkezpen ikusi ditut. Guztira 6 talde atera dira hitz egitera eta denek I.K:t gairi buruzkoak izan dira. Hainbat baliabide desberdinak erabili dituzte aurkezpenak jorratzeko. Batzuk MOVIE MAKER, beste batzuk EMAZE. Gehien gustatu zaida POWTOOM izan da.


.
   

            Asko gustatu zaidanez, tutorial bat jartzen dut eskuragarri, norbaiti interesatzen bazaio jakin dezan nola egin.

Ondoren praktiketako orduan, Blogarekin jarraitu dut. Hianbat aldaketa bideratu ditut eta nire taldekideei esker bideo batzuk igotzea lortu dut. Blogarekin amaitu ostean sites-arekin jarraitu dugu.

Pentsatuz...

Lehengo egunean honako argazki eta testuarekin topatu nintzen eta hainbat buru hauste gauzatu zizkidan. Hori dela medio, zuekin konpartitu nahiko nuke; 



"LA TEKNOLOGÌA ES SOLO UNA HERRAMIENTA. LA GENTE USA LAS HERRAMIENTAS PARA MEJORAR SUS VIDAS.







Teknologia berriek gero eta presentzia handiagoa dute egungo gizartean, eta zehazki, gazteenen kolektiboaren eguneroko bizitzan. Telefonia mugikorra, Interneterako sarbidea, sare sozialak... fenomeno horien guztien eraginez, gizartean elkarreragiteko modua eta gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko modua ere aldatzen ari dira.


Gainera, aisialdiaren eta denbora librearen eremuan ere aukera garrantzitsu bihurtzen ari dira. Teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte informazioa lortzeko, ikasteko, komunikatzeko eta ongi pasatzeko. Mundu berri batera garamatzaten ate irekiak dira, baina  mundu horretan arriskuak ere ugari dira eta gazteak ez dira horretaz konturatu ere egiten. Gaur egun, ikasleek bizitzan oinarrizkoak diren gaitasunak eskura ditzaten, teknologiak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko hezi behar ditugu, bizi osoan izango baitituzte bidelagun.

sábado, 22 de noviembre de 2014

2014ko azaroak 21ko klase praktikoa:


Gaurko klaseari hasiera emateko Sugasta Mitraren bideo bat ikusi dugu. Berak, Indian egindako teknologiari buruzko esperimentu bat azaltzen du. Nahiz eta ingeleses egon bideoa, orokorrean ia dena ulertu dut, eta esan dezaket oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaidala.


2014ko azaroak 20ko klase praktikoa:


Gaur praktikako saio guztiari Sites-a gauzatzeari eta trasteatzeari dedikatu diegu. Nire taldekidekoak eta ni apurtxo bat estresatu gara ezin genuenean lortu nahi genuena ikusterakoan. Azkenean ordea esan beharra dago, beste taldekidekoen laguntzarekin Sites-a erabiltzen ikasi dugula. Beraz, orrialde berriak sortu ditugu eta teknografiiei buruzko informazioa sartzen hasi gara. Horrez gain, aurkezpen orrialdea editatu eta taldekidekoen argazki bat sartu dugu.
Baita ere, esan beharra daukat teknografia nola burutuko dugun ere pentsatzen egon garela klasean. 

Esperantza apurtxo batekin espero dutt egundoko lana irtetea nerea!!!
eaaa gelakidekoak ahoa irekita husten ditudan!!! =))



SAIO TEORIKOA LAN TALDEA


 Aste honetan, osteguna 13, aurkezpen bat egin behar izan dugu klase aurrean. Hori betetzeko zenbait testu irakurri eta horiei buruzko 5 hitz gako atera, laburpen bat egin eta hainbat ideia garrantzitsu atera behar izan dugu.  Testua "¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?. La educación como mediadora. deitzen da.

Laburpena

XX.mendetik aurrera ordenagailuen agerpena dela medio, aldaketa izugarriak sortu dira gure barnean.
Sozializazio industrialetik, sozializazio informatikora pasatu gara. Gaur egun, prozesu soziologiko, ekonomiko, politiko eta kultural batean murgildu gara. Kulturaren barnean globalizazioak etamundializazioak garrantzi handi daukate.
Globalizazioa gaur egun komunikatzeko dagoen eta garraiatzeko errastasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna, kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prosezua da. Globalizazioa gertatzeko, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jaso behar izan dira.
Mundializazio politikoaren prozesua XX. Mendearen aurretik sortu zen         Sozietatearen agerpenarekin eta ondoren indar handiagoa hartu zuen, ONU, UNESCO, FMI, OTAN agerpenarekin.
Teknologia digitalaren erabilera

Teknologiarekiko adaptazioa, hasiera batean motela izan zen, baina gaur egun gure egunerokotasunaren parte da eta berarengan ematen diren aldaketak ziztu bizian gertatzen dira, gizarteari arazoak ekarriz.
Ondorioz, honi aurre egiteko eta batez ere nagusien kasuan, formakuntza handi bat jasotzeko beharra dago. Egin ez gero, analfabetatze teknologikoari aurre egiten bai diote.
Guzti honek, arazoak ekartzen ditu irakaskuntzan ere: ematen diren aldaketa arinekiko adaptazio eza, analfabetatze teknologikoa, gehiegizko informazioa, textuak ulertzeko zailtasunak, formakuntzarako exigentzia berriak eta formakuntza sistemen bat ez etortzea, besteak beste.
Honela, gure eskolak honetarako prest ez daudela konturatzen gara. Alde batetik, material falta izugarria dago baina bestetik, irakasleen formakuntza ez da heldu teknologiaren nibelera. Irakaskuntzaren helburua, ikasleei ikasten irakastea izan beharko litzateke, teknologia berri horiek hartzen irakastea eta benetan bertan dagoen informazio guztia aukeratzen eta behar bezala erabiltzen irakastea alegia.
Azken finean, ikasleak irakaskuntzan honakoa ikasi behar dute: teknologia bakoitzaren erabilpena (hadware eta softwarearen ezagutza praktikoa), informazioa bilatzeko, analizatzeko, aukeratzeko, ulertzeko eta birsortzeko gaitasuna izan behar dute, teknologiarekiko jarrera ona izaten (horren kontra ez egitea ezta hauek pertsona “dominatzea”) eta azkenik, teknologia erabiltzen jakitea beraien egunerokotasuen ez soilik aisialdirako baizik eta beste gizakiekin harremantzeko ere.


Hitz gakoak:
1.       Teknologia digitala
2.       Internet
3.       Globalizazioa
4.       Analfabetatze digitala
5.       Formakuntza

Ideia nagusiak:

  •          Gaur egun teknologia digitalak izugarrizko garrantzia edukitzen ari du gure baitan

  •           Globalizazioak gizarteen arteko hurbilketa gauzatzen duen prosezua da

  •           Teknologia digitala aldaketa handiak izaten ari ditu denbora laburrean

  •           Teknologiaren aurrean formakuntza ezinbestekoa bihurtu da analfabetatze digitalean ez jausteko

  •           Irakaskuntzak teknologia digitalen gizarte honetara moldatzeko beharra dauka.




MODULU ASTEA


Aste hau modulu lana egiteko astea izanik, ez dugu izan I.K.T klaserik. Hala ere, esan beharra daukat modulu lanerako informazioa bilatzen hari nintzea hainbat gauz garrantzitsuekin topatu nintzela. Beraz, blogean idazteko aukera ezin hobeagoa dela iruditu zait. 


ZUBIA =)



Asteburu honetan Bilboko magisteritza eskolako ikasle guztiak zubi eder batetaz disfrutatzeko aukera ezin hobeagoa izango dute. Azaroak 3 jai izanik.  Nahiz eta lan ugari izan beti ere... inoiz ez da gaixki etortzen horrelako egunen bat etxean "sofing" edota "relaxing" egoteko.Hori dela eta..............

PRIMERAN PASA PASATU GABEE!

sábado, 1 de noviembre de 2014

2014ko urriak 31eko klase praktikoa:

Gaur, atzokoarekin jarraitu dugu, baina tamaldez arazo larri batekin topatu gara. Gure google sites MAGALEMI4arekin ezin izan dugu aurrera jarraitu. Izan ere, atzo ez ginen konturatu eta hautatu behar ez genuen plantila hartu genuen. Beraz, gaur MAGALEMILAU sortu dugu.
Ilusio handiarekin hasi gara baina ikusi dugunean ez genekiela nola igo behar ziren dokumentuak ezta ere, nola kentzen ziren bertan agertzen ziren izen eta argazkiak, aputxo bat desanimatu egin gara. Ia ordu osoa eraman dugu gure google sites berri horrekin baina ez dugu ezertxoere lortu.

jueves, 30 de octubre de 2014

2014ko urriak 30eko klase praktikoa:

Gaurko klase praktikoa talde lanarekin hasteko izan da. Nire taldekideak; Mireia cobo, Leire de Prado eta Garazi Cortes dira. Bakoitzari Rol bat egokitu zaigu eta nire espezialki antolakuntzarena hautatu zait. Oso pozik nago beraiekin eta usten dut talde lan bikaina egingo dugula.

Jada google sites bat sortu dugu, MAGALEMI4 izenarekin. Ez badakigu oso ondo ibiltzen klase osoan aritu gara ikertzen. Hau da gure sitesa https://sites.google.com/site/magalemi4/

Espero dut, hiru hilabete honetan lan bikaina egitea!!!

2014ko urriak 30eko klase teorikoa:

Gaur goizean goiz irakasleak bideo bat jarri digu "visiones discruptivas de la educacion"ari buruzkoa.

 

 Bertan, Maria Acaso Madrileko Arte ederreko irakasle batek hitz egitn du. Berak honako puntu hauek azpimarratu ditu:
  1. Poder: Pasar de lo autoritario a lo democratico
  2. Invisible: Trabajar de modo invisible ante los alumnos
  3. Tiempo mas espacio: Crear un espacio reflexible personalizando las paredes ect...
  4. informacion: Trabajar con musica, utilizar el arte...
  5. Conocimiento: Crear un  sistema de produccion. Es decir; un metodo placenca.
Bideo hau ikusi ondoren, irakasleak taldeetan banatu digu eta talde lanari buruzko hainbat informazio azaldu du.
 

miércoles, 29 de octubre de 2014

"IKTak, hezkuntza aireberritzeko aitzakia" artikulua

  • Galderak: 
    • Zergatik nahi dute I.K.Ta integratu eskoletan?
    • Zer gertatzen da gaur egungo eskolekin?
  • Hitz gakoak:
- Gizartea
- Teknologia
- Web 2.0
- Sofwarea
- I.K.T
  • Sintesia:
Hasieran, testu honetan  gizakiaren definizioak azaltzen dira. Baita ere, gaur egungo eskolaren zereginak definitzeko zenbait datu ematen ditu. Adibidez; 
  • Gizartea materialista: materiala dagoelako pentsamenduaren gainetik.
  • Gizartea globalizatua: krisi ekonomikoan  dagoelako gaur egungo gizakia
  • Informazioaren eta ezagueren gizartea: inoiz baino informazio gehiago dagoelako gure inguruan
  • komunikazioaren gizartea: komunikazio, teknologiak... inguratzen gaituztelako
  • Irudiaren gizartea: Gaur egun irudietaz inguratuta gaudelako.
  • Gizarte digitala: teknologiaren presentzia gero eta garatuagoa delako. 
 Gaur egun teknologiak izugarrizko indarra hartu du gure baitan. Haurrak ama hizkuntza eskuratzen duten bezala, ezagutza teknologiko jakin bat ere ereganatzen dute.  Horrek guztiak, ezagutza adaptatibo bat .

ESKOLA                                                 

Gaur egungo eskolak aldaketa asko ez ditu jasan. Izan ere, teknologia mundura bideratzen hasi bagara ere, ez gaude guztiz murgilduta. Ikasleak etxean teknologia asko erabiltzen dute baina eskolara iristen direnean gehien bat liburuetan zentratzen dira. Beraz, desoreka handiak sortzen dira.
Honen aurrean, Prenskyk azpimarratzen du,  ikasleak natiboak diren bitartean, heldu gehinok teknologietan etorkinak gara.

Gaur egungo eskolaren funtzioa; teknologiaren funtzionamendua bereganatzea da, gizarteari hobeto egokitzeko. I.K.Tren bitarten eskuratu ahal dugu ezagutzaren zati bat. Eten digitalak sahiesteko I.K.Tra integratu behar gara. Horrela;


  • Ikasle aktiboak
  • Ikasleen talde lana sendotzeko proposamenak
  • Diziplina
  • Ikasleak gai desberdinen inguruko interesa
  • Eskolaz kanpoko errealitatea ulertzea eskuratuko dugu.         


viernes, 24 de octubre de 2014

2014ko urriak 16ko eta 17ko klase praktikoak:

16ko klase praktikoa lehena ere zenez, hasieran irakasleak denbora eman zigun gure kabuz gauzak deskubritzeko. Ondoren, hainbat  kezka ikusi ondoren gure aurpegian isalatuta  "Kilika" (irakaslearen bloga) erakutzi zigun. Bertan, hainbat adibide azaltzen ziren gure blogerako oso aproposak izango zirenak.

Ondoren, irakasleak guri kaguntzera ekin dio. Orretarako nik teorian suertatu zaizkidan zalantzak galdetu dizkiot. Berak borondate onez honako hau erantzun dit.

"blog bat egin behar dugula norberak berea. Bertan eguneroko hausnarketan azaldu behar dira. Helburua web 2.0 aplikatzea da. hala nola; hezkuntza kolektiboa, laguntasuna. Horregatik, besteen blogetako hainbat informazio hartu dezakegu.  Gure bloga izango da gureporfolioa, beraz arreta askorekin jorratu behar ditugu. porfolioa publikoa iango da, beraz ezin dugu idatzi nahi duguna. 

Pertsonalki esan beaharra daukat oso galduta egon nnitzela. Naiz eta irakasleak nire zalantzak argitu zituen ala ere, banituen beste hainbat. Irakasleak esan duenez, hasieran normala da beraz ez dugula zertan kezkatu behar. Nik bere ideiari eutsi diot.

2014ko urriak 16ko klase teorikoa:

Gaur, ikasgai honen lehenengo klasea izan da. Bertan irakasleak bere burua aurkeztu eta gaiari buruzko hainbat informazio azaldu dizkigu. Azalpen guztienetatik blog bat egin behar dugula azpimarratu du. Bertan gure eguneroko hausnarketak azaldu behar dira, beraz, horrek esan nahi du, klasean adi egon behar garela :p

Blog hau I.K.T ari zuzenduta dago eta ikasgai honen buruzko azalpen nahiz iritziak idatziko ditugu.

Logikoa den moduan, irakasleak azalpen guzti hauek eman onodren, milaka zalantza sortu zaizkit nire barnean hala nola;
  • Porfolio digitala? nola egin?
  • Bakoitzak sortu behar du blog bat? 
  • Zer esan nahi du blog baten sarrera bat sortzea?
  • Zer esan nahi du gaur irakasleak?
  • Zer da I.K.T ikasgaia? 
 


miércoles, 22 de octubre de 2014

Sarrera

Kaixooo! Ni, Maria de Jesus naiz. 19 urte ditut eta lehen hezkuntzako gradua ikasten ari naiz Leioan.
Azpeitiarra naiz baina bilbora etorri naiz, guza berriak ezagutzea asko gustatzen zaidalako.
NIk bloggean, I:K:Tari buruz hitz egindu dut. Bertan eguneroko bat idatziko dut nire iritzia nahiz arazoak azalduz.