jueves, 11 de diciembre de 2014

Matxismoa eta Femenismoa

Askotan, erdibidea adierazteko bi mutur aipatzen dugu: adibidez, «ez naiz pobrea ez aberatsa», «ez naiz handia ez txikia» esaten dugunean, erdibidean gaudela adierazi nahi dugu, muturretatik urrun. Sistemak funtzionatzen du, ulertzen dugu gutxi gora behera esaldiak zer adierazi nahi duen, luzera zehatza, aurrezkien zenbatekoa edo jabetzaren pisua asmatzeko gauza ez bagara ere. 
 
Horregatik, hain sarritan «ez naiz matxista ez feminista» entzun edo irakurtzen dugunean, ulertu behar dugu esaldi horren atzean ezjakintasuna dagoela edo, bestela, norbaitek eragindako kutsadura gaiztoa. Esaldi hori botatzen duen pertsonak (gehienetan emakumezkoa, zoritxarrez) bitatik bat: ez daki zer esaten duen edo propio esaten du esaten duena. 
 
Jakin, guztiok dakigu matxismoa zer den, batzuetan jokaera bat matxista den ala ez erabakitzerakoan eztabaida sortzen bada ere. Funtsean, matxismoa gizonen lehentasuna aldarrikatzen duen ideologia da, gizonezkoak, berez, emakumeok baino gehiago direla pentsatzen duenaren dotrina guztiz hedatua.
Feminismoak, ordea, ez du inoren nagusitasuna aldarrikatzen. Alderantziz, feminismoa, hasiera hasieratik eta gaur arte, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna defenditzen duen ideologia da, berdintasuna, ez inoren lehentasuna. Ez du gizonen nagusitasuna beste batez trukatu nahi. Feminismoa erdibidea litzateke, sexu baten ez bestearen lehentasuna ukatzen duen ideologia. Beraz, «ni ez naiz matxista ez feminista» esaten duenak, esan nahi du emakumeen nagusitasunaren aldeko dela. Ez badu gizonezkoen lehentasuna aldarrika-tzen, ez bi sexuen arteko eskubide berdintasuna, orduan emakumeon nagusitasunaren aldeko da. 
 
Noski, ez du hori esan nahi, baina horixe da esaten duena, entzuleak edo irakurleak besterik uler-tzen badu ere. Zentzu horretan, hitz berri bat aukeratu behar litzateke muturreko ideologia hori adierazteko. Matxismo hitzak arkeria badu sinonimotzat, inor gutxik defendi-tzen duen beste mutur hori adieraziko duen hitzak «eme» elea behar luke hasieran. Horren alde daudenak dantza dezatela burua, ebazpena asmatu arte. 
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario