jueves, 27 de noviembre de 2014

2014ko azaroak 27ko klase teorikoa eta praktikoa:


  Gaur 27 klase teorikoan hainbat aurkezpen ikusi ditut. Guztira 6 talde atera dira hitz egitera eta denek I.K:t gairi buruzkoak izan dira. Hainbat baliabide desberdinak erabili dituzte aurkezpenak jorratzeko. Batzuk MOVIE MAKER, beste batzuk EMAZE. Gehien gustatu zaida POWTOOM izan da.


.
   

            Asko gustatu zaidanez, tutorial bat jartzen dut eskuragarri, norbaiti interesatzen bazaio jakin dezan nola egin.

Ondoren praktiketako orduan, Blogarekin jarraitu dut. Hianbat aldaketa bideratu ditut eta nire taldekideei esker bideo batzuk igotzea lortu dut. Blogarekin amaitu ostean sites-arekin jarraitu dugu.

Pentsatuz...

Lehengo egunean honako argazki eta testuarekin topatu nintzen eta hainbat buru hauste gauzatu zizkidan. Hori dela medio, zuekin konpartitu nahiko nuke; 



"LA TEKNOLOGÌA ES SOLO UNA HERRAMIENTA. LA GENTE USA LAS HERRAMIENTAS PARA MEJORAR SUS VIDAS.







Teknologia berriek gero eta presentzia handiagoa dute egungo gizartean, eta zehazki, gazteenen kolektiboaren eguneroko bizitzan. Telefonia mugikorra, Interneterako sarbidea, sare sozialak... fenomeno horien guztien eraginez, gizartean elkarreragiteko modua eta gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko modua ere aldatzen ari dira.


Gainera, aisialdiaren eta denbora librearen eremuan ere aukera garrantzitsu bihurtzen ari dira. Teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte informazioa lortzeko, ikasteko, komunikatzeko eta ongi pasatzeko. Mundu berri batera garamatzaten ate irekiak dira, baina  mundu horretan arriskuak ere ugari dira eta gazteak ez dira horretaz konturatu ere egiten. Gaur egun, ikasleek bizitzan oinarrizkoak diren gaitasunak eskura ditzaten, teknologiak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko hezi behar ditugu, bizi osoan izango baitituzte bidelagun.

sábado, 22 de noviembre de 2014

2014ko azaroak 21ko klase praktikoa:


Gaurko klaseari hasiera emateko Sugasta Mitraren bideo bat ikusi dugu. Berak, Indian egindako teknologiari buruzko esperimentu bat azaltzen du. Nahiz eta ingeleses egon bideoa, orokorrean ia dena ulertu dut, eta esan dezaket oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaidala.


2014ko azaroak 20ko klase praktikoa:


Gaur praktikako saio guztiari Sites-a gauzatzeari eta trasteatzeari dedikatu diegu. Nire taldekidekoak eta ni apurtxo bat estresatu gara ezin genuenean lortu nahi genuena ikusterakoan. Azkenean ordea esan beharra dago, beste taldekidekoen laguntzarekin Sites-a erabiltzen ikasi dugula. Beraz, orrialde berriak sortu ditugu eta teknografiiei buruzko informazioa sartzen hasi gara. Horrez gain, aurkezpen orrialdea editatu eta taldekidekoen argazki bat sartu dugu.
Baita ere, esan beharra daukat teknografia nola burutuko dugun ere pentsatzen egon garela klasean. 

Esperantza apurtxo batekin espero dutt egundoko lana irtetea nerea!!!
eaaa gelakidekoak ahoa irekita husten ditudan!!! =))



SAIO TEORIKOA LAN TALDEA


 Aste honetan, osteguna 13, aurkezpen bat egin behar izan dugu klase aurrean. Hori betetzeko zenbait testu irakurri eta horiei buruzko 5 hitz gako atera, laburpen bat egin eta hainbat ideia garrantzitsu atera behar izan dugu.  Testua "¿SOCIEDAD DE LA INFORMACIÓN - SOCIEDAD DEL CONOCMIENTO?. La educación como mediadora. deitzen da.

Laburpena

XX.mendetik aurrera ordenagailuen agerpena dela medio, aldaketa izugarriak sortu dira gure barnean.
Sozializazio industrialetik, sozializazio informatikora pasatu gara. Gaur egun, prozesu soziologiko, ekonomiko, politiko eta kultural batean murgildu gara. Kulturaren barnean globalizazioak etamundializazioak garrantzi handi daukate.
Globalizazioa gaur egun komunikatzeko dagoen eta garraiatzeko errastasuna dela eta, merkatuen arteko batasuna, kultura eta gizarteen arteko hurbilketa mugitzen duen prosezua da. Globalizazioa gertatzeko, hainbat aldaketa sozial, ekonomiko eta politiko jaso behar izan dira.
Mundializazio politikoaren prozesua XX. Mendearen aurretik sortu zen         Sozietatearen agerpenarekin eta ondoren indar handiagoa hartu zuen, ONU, UNESCO, FMI, OTAN agerpenarekin.
Teknologia digitalaren erabilera

Teknologiarekiko adaptazioa, hasiera batean motela izan zen, baina gaur egun gure egunerokotasunaren parte da eta berarengan ematen diren aldaketak ziztu bizian gertatzen dira, gizarteari arazoak ekarriz.
Ondorioz, honi aurre egiteko eta batez ere nagusien kasuan, formakuntza handi bat jasotzeko beharra dago. Egin ez gero, analfabetatze teknologikoari aurre egiten bai diote.
Guzti honek, arazoak ekartzen ditu irakaskuntzan ere: ematen diren aldaketa arinekiko adaptazio eza, analfabetatze teknologikoa, gehiegizko informazioa, textuak ulertzeko zailtasunak, formakuntzarako exigentzia berriak eta formakuntza sistemen bat ez etortzea, besteak beste.
Honela, gure eskolak honetarako prest ez daudela konturatzen gara. Alde batetik, material falta izugarria dago baina bestetik, irakasleen formakuntza ez da heldu teknologiaren nibelera. Irakaskuntzaren helburua, ikasleei ikasten irakastea izan beharko litzateke, teknologia berri horiek hartzen irakastea eta benetan bertan dagoen informazio guztia aukeratzen eta behar bezala erabiltzen irakastea alegia.
Azken finean, ikasleak irakaskuntzan honakoa ikasi behar dute: teknologia bakoitzaren erabilpena (hadware eta softwarearen ezagutza praktikoa), informazioa bilatzeko, analizatzeko, aukeratzeko, ulertzeko eta birsortzeko gaitasuna izan behar dute, teknologiarekiko jarrera ona izaten (horren kontra ez egitea ezta hauek pertsona “dominatzea”) eta azkenik, teknologia erabiltzen jakitea beraien egunerokotasuen ez soilik aisialdirako baizik eta beste gizakiekin harremantzeko ere.


Hitz gakoak:
1.       Teknologia digitala
2.       Internet
3.       Globalizazioa
4.       Analfabetatze digitala
5.       Formakuntza

Ideia nagusiak:

  •          Gaur egun teknologia digitalak izugarrizko garrantzia edukitzen ari du gure baitan

  •           Globalizazioak gizarteen arteko hurbilketa gauzatzen duen prosezua da

  •           Teknologia digitala aldaketa handiak izaten ari ditu denbora laburrean

  •           Teknologiaren aurrean formakuntza ezinbestekoa bihurtu da analfabetatze digitalean ez jausteko

  •           Irakaskuntzak teknologia digitalen gizarte honetara moldatzeko beharra dauka.




MODULU ASTEA


Aste hau modulu lana egiteko astea izanik, ez dugu izan I.K.T klaserik. Hala ere, esan beharra daukat modulu lanerako informazioa bilatzen hari nintzea hainbat gauz garrantzitsuekin topatu nintzela. Beraz, blogean idazteko aukera ezin hobeagoa dela iruditu zait. 


ZUBIA =)



Asteburu honetan Bilboko magisteritza eskolako ikasle guztiak zubi eder batetaz disfrutatzeko aukera ezin hobeagoa izango dute. Azaroak 3 jai izanik.  Nahiz eta lan ugari izan beti ere... inoiz ez da gaixki etortzen horrelako egunen bat etxean "sofing" edota "relaxing" egoteko.Hori dela eta..............

PRIMERAN PASA PASATU GABEE!

sábado, 1 de noviembre de 2014

2014ko urriak 31eko klase praktikoa:

Gaur, atzokoarekin jarraitu dugu, baina tamaldez arazo larri batekin topatu gara. Gure google sites MAGALEMI4arekin ezin izan dugu aurrera jarraitu. Izan ere, atzo ez ginen konturatu eta hautatu behar ez genuen plantila hartu genuen. Beraz, gaur MAGALEMILAU sortu dugu.
Ilusio handiarekin hasi gara baina ikusi dugunean ez genekiela nola igo behar ziren dokumentuak ezta ere, nola kentzen ziren bertan agertzen ziren izen eta argazkiak, aputxo bat desanimatu egin gara. Ia ordu osoa eraman dugu gure google sites berri horrekin baina ez dugu ezertxoere lortu.