 Askotan, erdibidea adierazteko bi mutur aipatzen dugu: 
adibidez, «ez naiz pobrea ez aberatsa», «ez naiz handia ez txikia» 
esaten dugunean, erdibidean gaudela adierazi nahi dugu, muturretatik 
urrun. Sistemak funtzionatzen du, ulertzen dugu gutxi gora behera 
esaldiak zer adierazi nahi duen, luzera zehatza, aurrezkien zenbatekoa 
edo jabetzaren pisua asmatzeko gauza ez bagara ere.

Horregatik, hain sarritan «ez naiz matxista ez feminista»
 entzun edo irakurtzen dugunean, ulertu behar dugu esaldi horren atzean 
ezjakintasuna dagoela edo, bestela, norbaitek eragindako kutsadura 
gaiztoa. Esaldi hori botatzen duen pertsonak (gehienetan emakumezkoa, 
zoritxarrez) bitatik bat: ez daki zer esaten duen edo propio esaten du 
esaten duena. 
Jakin, guztiok dakigu matxismoa zer den, batzuetan 
jokaera bat matxista den ala ez erabakitzerakoan eztabaida sortzen bada 
ere. Funtsean, matxismoa gizonen lehentasuna aldarrikatzen duen 
ideologia da, gizonezkoak, berez, emakumeok baino gehiago direla 
pentsatzen duenaren dotrina guztiz hedatua.
Feminismoak, ordea, ez du inoren nagusitasuna 
aldarrikatzen. Alderantziz, feminismoa, hasiera hasieratik eta gaur 
arte, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna defenditzen duen ideologia
 da, berdintasuna, ez inoren lehentasuna. Ez du gizonen nagusitasuna 
beste batez trukatu nahi. Feminismoa erdibidea litzateke, sexu baten ez 
bestearen lehentasuna ukatzen duen ideologia. Beraz, «ni ez naiz 
matxista ez feminista» esaten duenak, esan nahi du emakumeen 
nagusitasunaren aldeko dela. Ez badu gizonezkoen lehentasuna 
aldarrika-tzen, ez bi sexuen arteko eskubide berdintasuna, orduan 
emakumeon nagusitasunaren aldeko da. 
Noski, ez du hori esan nahi, baina horixe da esaten 
duena, entzuleak edo irakurleak besterik uler-tzen badu ere. Zentzu 
horretan, hitz berri bat aukeratu behar litzateke muturreko ideologia 
hori adierazteko. Matxismo hitzak arkeria badu sinonimotzat, inor gutxik
 defendi-tzen duen beste mutur hori adieraziko duen hitzak «eme» elea 
behar luke hasieran. Horren alde daudenak dantza dezatela burua, 
ebazpena asmatu arte. 