jueves, 11 de diciembre de 2014

Matxismoa eta Femenismoa

Askotan, erdibidea adierazteko bi mutur aipatzen dugu: adibidez, «ez naiz pobrea ez aberatsa», «ez naiz handia ez txikia» esaten dugunean, erdibidean gaudela adierazi nahi dugu, muturretatik urrun. Sistemak funtzionatzen du, ulertzen dugu gutxi gora behera esaldiak zer adierazi nahi duen, luzera zehatza, aurrezkien zenbatekoa edo jabetzaren pisua asmatzeko gauza ez bagara ere. 
 
Horregatik, hain sarritan «ez naiz matxista ez feminista» entzun edo irakurtzen dugunean, ulertu behar dugu esaldi horren atzean ezjakintasuna dagoela edo, bestela, norbaitek eragindako kutsadura gaiztoa. Esaldi hori botatzen duen pertsonak (gehienetan emakumezkoa, zoritxarrez) bitatik bat: ez daki zer esaten duen edo propio esaten du esaten duena. 
 
Jakin, guztiok dakigu matxismoa zer den, batzuetan jokaera bat matxista den ala ez erabakitzerakoan eztabaida sortzen bada ere. Funtsean, matxismoa gizonen lehentasuna aldarrikatzen duen ideologia da, gizonezkoak, berez, emakumeok baino gehiago direla pentsatzen duenaren dotrina guztiz hedatua.
Feminismoak, ordea, ez du inoren nagusitasuna aldarrikatzen. Alderantziz, feminismoa, hasiera hasieratik eta gaur arte, gizon eta emakumeon arteko berdintasuna defenditzen duen ideologia da, berdintasuna, ez inoren lehentasuna. Ez du gizonen nagusitasuna beste batez trukatu nahi. Feminismoa erdibidea litzateke, sexu baten ez bestearen lehentasuna ukatzen duen ideologia. Beraz, «ni ez naiz matxista ez feminista» esaten duenak, esan nahi du emakumeen nagusitasunaren aldeko dela. Ez badu gizonezkoen lehentasuna aldarrika-tzen, ez bi sexuen arteko eskubide berdintasuna, orduan emakumeon nagusitasunaren aldeko da. 
 
Noski, ez du hori esan nahi, baina horixe da esaten duena, entzuleak edo irakurleak besterik uler-tzen badu ere. Zentzu horretan, hitz berri bat aukeratu behar litzateke muturreko ideologia hori adierazteko. Matxismo hitzak arkeria badu sinonimotzat, inor gutxik defendi-tzen duen beste mutur hori adieraziko duen hitzak «eme» elea behar luke hasieran. Horren alde daudenak dantza dezatela burua, ebazpena asmatu arte. 
 

miércoles, 3 de diciembre de 2014

Euskararen Eguna abenduaren 3an



 Euskararen egunak, hizkuntzaren ahozko transmisioak famili barruan duen garrantzia azpimarratu nahi du. Euskararen Nazioarteko eguna abenduaren 3an izaten da, frantzisko Xabierkoaren egunean. Frantzisko 1552ko abenduaren 3an hil zen, eta, kondairak dioenez, hil aurreko azkenengo hitzak bere ama-hizkuntzan izan ziren; hau da, euskaraz.   1949an Eusko Ikaskuntzak ezarri zuen egun hau euskararen nazioarteko egun gisara. 1995ean Eusko jaurlaritzak eta Euskaltzaindiak bat eginik. Ondoren, euskararen nazioarteko eguna instituzionalizatu zuten.

lunes, 1 de diciembre de 2014

Hausnartzeko

Gure hezkuntzan zehar, ziur nago honelako esaldi narratsa zikina eta tentela entzun dugula noizbait, gure irakasle bati ahozkatzen.

 
"SOIS LA PEOR CLASE QUE HE TENIDO EN MI VIDA"

Egokia iruditzen zaizu umeen hezkuntzarako? Irakasle honen hitzak guk erabili behar ditugu?

Modulo astea

Aste hau modulu lana egiteko astea izanik, ez dugu izan I.K.T klaserik. Hala ere, esan beharra daukat modulu lanerako informazioa bilatzen hari nintzea hainbat gauz garrantzitsuekin topatu nintzela. Beraz, blogean zuekin partekatzeko  aukera ezin hobeagoa dela iruditu zait. 

jueves, 27 de noviembre de 2014

2014ko azaroak 27ko klase teorikoa eta praktikoa:


  Gaur 27 klase teorikoan hainbat aurkezpen ikusi ditut. Guztira 6 talde atera dira hitz egitera eta denek I.K:t gairi buruzkoak izan dira. Hainbat baliabide desberdinak erabili dituzte aurkezpenak jorratzeko. Batzuk MOVIE MAKER, beste batzuk EMAZE. Gehien gustatu zaida POWTOOM izan da.


.
   

            Asko gustatu zaidanez, tutorial bat jartzen dut eskuragarri, norbaiti interesatzen bazaio jakin dezan nola egin.

Ondoren praktiketako orduan, Blogarekin jarraitu dut. Hianbat aldaketa bideratu ditut eta nire taldekideei esker bideo batzuk igotzea lortu dut. Blogarekin amaitu ostean sites-arekin jarraitu dugu.

Pentsatuz...

Lehengo egunean honako argazki eta testuarekin topatu nintzen eta hainbat buru hauste gauzatu zizkidan. Hori dela medio, zuekin konpartitu nahiko nuke; 



"LA TEKNOLOGÌA ES SOLO UNA HERRAMIENTA. LA GENTE USA LAS HERRAMIENTAS PARA MEJORAR SUS VIDAS.







Teknologia berriek gero eta presentzia handiagoa dute egungo gizartean, eta zehazki, gazteenen kolektiboaren eguneroko bizitzan. Telefonia mugikorra, Interneterako sarbidea, sare sozialak... fenomeno horien guztien eraginez, gizartean elkarreragiteko modua eta gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko modua ere aldatzen ari dira.


Gainera, aisialdiaren eta denbora librearen eremuan ere aukera garrantzitsu bihurtzen ari dira. Teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte informazioa lortzeko, ikasteko, komunikatzeko eta ongi pasatzeko. Mundu berri batera garamatzaten ate irekiak dira, baina  mundu horretan arriskuak ere ugari dira eta gazteak ez dira horretaz konturatu ere egiten. Gaur egun, ikasleek bizitzan oinarrizkoak diren gaitasunak eskura ditzaten, teknologiak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko hezi behar ditugu, bizi osoan izango baitituzte bidelagun.

sábado, 22 de noviembre de 2014

2014ko azaroak 21ko klase praktikoa:


Gaurko klaseari hasiera emateko Sugasta Mitraren bideo bat ikusi dugu. Berak, Indian egindako teknologiari buruzko esperimentu bat azaltzen du. Nahiz eta ingeleses egon bideoa, orokorrean ia dena ulertu dut, eta esan dezaket oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaidala.