jueves, 27 de noviembre de 2014

Pentsatuz...

Lehengo egunean honako argazki eta testuarekin topatu nintzen eta hainbat buru hauste gauzatu zizkidan. Hori dela medio, zuekin konpartitu nahiko nuke; 



"LA TEKNOLOGÌA ES SOLO UNA HERRAMIENTA. LA GENTE USA LAS HERRAMIENTAS PARA MEJORAR SUS VIDAS.







Teknologia berriek gero eta presentzia handiagoa dute egungo gizartean, eta zehazki, gazteenen kolektiboaren eguneroko bizitzan. Telefonia mugikorra, Interneterako sarbidea, sare sozialak... fenomeno horien guztien eraginez, gizartean elkarreragiteko modua eta gaitasun eta trebetasunak eskuratzeko modua ere aldatzen ari dira.


Gainera, aisialdiaren eta denbora librearen eremuan ere aukera garrantzitsu bihurtzen ari dira. Teknologia berriek aukera handiak eskaintzen dituzte informazioa lortzeko, ikasteko, komunikatzeko eta ongi pasatzeko. Mundu berri batera garamatzaten ate irekiak dira, baina  mundu horretan arriskuak ere ugari dira eta gazteak ez dira horretaz konturatu ere egiten. Gaur egun, ikasleek bizitzan oinarrizkoak diren gaitasunak eskura ditzaten, teknologiak modu seguru eta arduratsuan erabiltzeko hezi behar ditugu, bizi osoan izango baitituzte bidelagun.

No hay comentarios:

Publicar un comentario